Ekintzak Gabonetarako

2021/12/16
Musika, antzerkia eta bertsolariekin batera, Olentzero eta Mari Domingi, Bizar Zuri eta Errege Magoen hitzorduak berreskuratu dira, baina egungo egoerara egokituta.

Musika, antzerkia eta bertsolariak izango dira Gabonen inguruan antolatu den egitarauaren osagai nagusiak. Arkupek eta beste eszenatoki batzuk jasoko dituzten ekitaldiez gain, kalean Neguko azokaren edizio berri bat egingo da larunbatean (hilaren 18an). Eta urtebeteko etenaldiaren ondoren, Olentzero eta Mari Domingi, Bizar Zuri eta Errege Magoen hitzorduak berreskuratu egin dira, baina egungo egoerara egokituta.

Pandemiaren bilakaeraren datuek eta une bakoitzean har daitezkeen osasun neurriek baldintzatuko dute egitarauaren garapena; beraz, aldaketak eta egokitzapenak egon litezke.

Musika:

  • Abenduak 29. Gospel kontzertua The Spolem girls taldearen eskutik. Arkupen (19:00etan; lau euro).

Antzerkia:

  • Abenduak 26. Txalo Produkzioak taldearen Konpromisoa antzezlana. Arkupen (19:00etan; lau euro).

Bertso jaialdia:

  • Abenduak 23. Ane Zuazubiskar, Aitor Mendiluze, Maialen Akizu eta Beñat Gaztelumendi. Gai-jartzailea: Ane Ezenarro. Arkupen (19:00etan; lau euro).

Zinema komertziala:

  • Abenduaren 17tik 20ra. Última noche en el Soho.

Haurrentzako zinema:

  • Abenduak 18 eta 19. Cuidado con lo que deseas.

Neguko azoka:

  • Abenduak 18. Aretxabaletako artisauek, ekoizleek, merkatariek eta elkarteek parte hartuko dute.

Olentzero eta Mari Domingi:

  • Abenduak 24. Desfilea kiroldegitik 18:30ean.

Bizar Zuri:

  • Abenduak 31. Desfilea kiroldegitik (18:30).

Errege Magoak:

  • Urtarrilak 5. Errege Magoen desfilea kiroldegitik (18:30).

Film laburra:

  • Abenduak 17. Aratz Elkarteak Respect film laburra aurkeztuko du. Arkupen (18:30ean eta 19:30ean).

Kirola:

  • Abenduak 31. San Silbestre lasterketa.