Dena prest Aratusteetarako

2020/02/12
Txapel Txinek giroa jarriko du larunbatean

 

Txapel Txin Aratuste jaietara herritarrak gonbidatzera etorriko da larunbatean. Hainbat berrikuntzekin dator Aratusteen Lagunek antolatutako jaia. Besteak beste, erraldoi txikien kalejira, herri bazkaria eta elektrotxaranga izango dira.

Aratusteetako egitaraua prest dago. Aurten, gainera, nerabeei zuzendutako ekintzak antolatu ditu Udalak. Hilaren 23an, photocalla izango dute arratsalde partean, eta baita afari-merienda eta txokolate-jana ere.

Aurten, Aratusteak iragarriko dituen kartela Lexuri Doyague arrasatearrak egin du. Guztira 18 izan dira jasotako lanak, batzuk kanpotik heldutakoak, Valentziatik eta Ciudad Realdik, hain zuzen.

Bestalde, balkoi lehiaketa ere jarri da martxan. Aratuste giroa agertzen duten bi balkoi sarituko dituzte, eta irabazle bakoitzak ehun euroko bonoa jasoko du Aretxarteko establezimenduetan gastatzeko. Izena aurrez eman behar da Arkupen, eta balkoiak hilaren 21etik 25era bitartean apainduta egon beharko dira.

ARATUSTEETAKO EGITARAUA