DEMODE QUARTET taldearen ikuskizuna
2019/10/02
DEMODE QUARTET taldeak larunbatean bere abesti dibertigarrienak aurkeztuko ditu taula gainean.
Demode Quartet Iruñeko laukoteak bere azken ikuskizuna aurkeztuko du datorren larunbatean (urriak 5) Arkupeko oholtza gainean. Umorea erabiliz, taldearen ikuskizunetan entzuten diren abesti dibertigarri eta ezagunenekin gozatzeko aukera egongo da.
Joli Pascualenak, Mikel de la Fuentek, Iker Huitzik eta David Rosadok kanta ezagunen bertsioak abesten dituzte a capela, batzuetan pianoaz, gitarraz eta akordeoiaz lagunduta, eta baita ere koreografiak eta solasaldi bitxiak nahastuz.
Ordu eta hogei minutuko iraupena du arratsaldeko 20.00etan hasiko den Demode Concierto ikuskizunak. Sarrerak lau eurotan eskura daitezke Arkupen.