Debagoieneko Mankomunitateak hondakinak hobeto sailkatzeko "Kalitatez bereizi, Hondakinak sailkatu" kanpaina abiatu du
Debagoieneko Mankomunitateak "Kalitatez bereizi, hondakinak sailkatu, besteon ahalegina ez kaltetu!" kanpaina habiatu du hondakinen gaikako bilketaren kalitatea hobetzeko asmoz. Azken urteotan, Debagoienean hondakinen gaikako bilketak gorakada nabarmena izan du, inguruko eskualdeen erreferente bilakatu delarik. Mankomunitatetik adierazi dutenez, emaitzak zoriontzekoak dira, baina, era berean, bada zertan hobetu.
Izan ere, azken hilabeteotan gaizki botatako hondakinen kopurua nabarmen igo da, bereizketaren kalitatea kaltetuz, organikoaren kasuan bereziki. Bestalde, hainbat intzidentzia ere antzeman dira; besteak beste, traste zaharrak ateratzeko egutegia ez errespetatzea eta kartoiak lekuz kanpo uztea.
Ezinbestekoa da joera horiek zuzentzea, hondakinen kudeaketa era arduratsuan egin eta Debagoienak eredu izaten jarrai dezan, hondakinak egoki sailkatuz eta kalitatezko bereizketa lortuz. Horretarako, etxe guztietara informazio triptikoak banatuko dira. Triptikoa euskarri digitalean nahi izanez gero:
Triptiko horretan galdetegi bat dago, herritarrek bete eta horretarako prestatutako kutxetan botatzeko. Kutxa horiek puntu hauetan kokatu dira:
Bergara, Oñati, Antzuola, Elgeta, Gatzaga eta Eskoriatzan: udaletxean.
Arrasaten: BAZen eta Mankomunitatean.
Aretxabaletan: Arkupen
Galdetegia digitalki ere bete daiteke:
https://www.debagoiena.eus/eu/ingurumena/galdetegia
Galdetegia bete eta kutxara botatzen duten herritarrei lanyard bat (txartela/giltzak zintzilik eramatekoa) oparituko zaie.
Datozen egunetan, kanpainarako propio sortutako sare sozialetan publikazioak egingo dira: