Dantza urbanoen erakuslehio bihurtuko da Fun Dantz jaialdia

2020/02/20
Hilaren 29an ospatuko da kiroldegian eta sarrerak salgai daude Arkupen.

Fun Dantz jaialdia Euskal Herriko dantza urbano talde onenen koreografien erakuslehio bihurtuko da datorren 29an. Aretxabaletako Udalak eta BreakOnStage jaialdiak elkarlanean antolatutako ekitaldiak 21 talde bilduko ditu, gehienez hiru minututako koreografiak eskainiz, oso modu dinamikoan.

Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako taldeak egongo dira kiroldegian jarritako eszenatoki gainean. Besteak beste: Feel The Sound (Bilbao), Bamboo (Donostia) Red Soul (Iruñea), Faktory (Leioa), Camden Town (Bergara), B-Wild (Barakaldo) eta Groove Stage (Gasteiz).

Sarrerak hiru euroren truke eskura daitezke Arkupen. Egunean bertan, bost eurotan salduko dituzte leihatilan.

Ordutegia:

18:00 Ate irekiera

18:30 Epaileen ikuskizuna

18:40 Gazteen kategoriako koreografiak

19:15 Kategoria absolutuaren koreografiak

20:00etan bukaera