Bularretik Mintzora egitasmo barruan, Irakurketa Kluba egingo dugu liburutegian
Guztira 3 saio izango dira, eta 10 haurrek hartu ahal izango dute parte, euren gurasoekin batera. Haurrak beti egon beharko dira heldu baten zaintzapean.
Saio hauetan, helduei zein haurrei parte-hartze aktiboa eskatzen zaie, hala nola:
- Jokoetan gidari lanak egitea.
- Liburuen aurkezpenak egitea, bibliografia zabaltzeko
- Ipuin kontaketak, liburu-gomendioak eta komentarioak egitea.
- Literaturaren inguruko beste ekimen batzuk.
HELBURUAK
- Irakurketa ohiturak sustatzea
- Kalitatezko euskal bibliografia ezagutzea
- Guraso/hezitzaileek irakurketan parte aktiboa hartzea
- Haurrek giro lasai batean gozatzea
- Bibliotekaren erabilpena sustatzea
Edozein zalantza argitu nahi izanez gero, galdetu liburutegian.