Bost ikuskizunek girotuko dute kalea uztailean
Antzerkia, dantza eta zirkua protagonista dituzten bost kaleko ikuskizunek kultur bizitzari jarraipena emango diote uztailean zehar. Goitibera, Rojo Telon, Tio Teronen Semeak, Hika Teatroa eta The Funes Troup konpainiek osatzen dute udal Kultura sailak antolatutako programa.
Programazioa datorren asteazkenean irekiko da eta uztailaren 22ra arte iraungo du. Rojo Telon konpainia, adibidez, zirku diziplina desberdinak lantzen dituzten hiru emakumek osatzen dute. Kabaret lana taularatuko dute uztailaren 8an Kurtzebarri Eskolako kantxan.
Uztailaren 10ean, aldiz, Tio Teronen Semeak taldeak Festamentu izeneko ikuskizuna aurkeztuko du Herriko plazan. Umore, dantza eta doinu ezagunez jositako lan original bezain berritzailea da.
Ikuskizunetan segurtasun neurriak beteko dira. Kasu bakoitzean aulki kopuru jakin batera mugatuko da edukiera eta horien artean bi metroko tartea utziko da. Derrigorrezkoa da ikusleek maskara eramatea.
Egitaraua:
- Uztailaren 1ean:Goitibera taldearen Yijaaa!!! ikuskizuna. Herriko plazan (19:00etan).
- Uztailaren 8an: Rojo Telon konpainiaren Kabaret lana. Kurtzebarri Eskolako kantxan (19:00).
- Uztailaren 10ean: Tio Teronen Semeak taldearen Festamentua ikuskizuna. Herriko plazan (20:30).
- Uztailaren 15ean: Hika Teatroren Tonbola antzezlana. Herriko plazan (19:00).
- Uztailaren 22an: The Funes Troup konpainiaren Aukerak ikuskizuna. Herriko plazan (19:00).