Bizitzaren eta heriotzaren sinbolo gisa landatutako zuhaitzak
2022/01/31
Bizitzaren eta heriotzaren sinbolo gisa landatu zituzten ostiralean Porrotx eta Marimotots pailazoek Aretxabaletako haurrei oparitutako zuhaitzak. Landaketa trenbide zaharraren berdegunean egin zuten. Ekitaldian musika eskolako dantzariek agurra dantzatzeaz gain, Lekaixoka Bertso Eskolakoek egindako bertsoa ere abestu zuten.
Amaren intxaurrak ikuskizunaren baitan, Porrotxek eta Marimototsek intxaurrondo kimuak oparitu zizkieten umeei.