Bilbon gertatutako hilketa matxista gaitzesten du Udalak
2023/06/19
Aretxabaletako Udalak ekainaren 15ean, Bilbon egon den 89 urteko emakume baten erailketa matxista irmoki gaitzesten du eta haren senide eta hurbilekoei babesa eta hurbiltasuna adierazi nahi die.
Indarkeria matxistak Euskal Herrian 2003tik 120 emakume eta 11 adingabe hil ditu.
Hau ez da ekintza bakan bat, arazo estruktural bat delarik. Horregatik, Udalak adierazten du ekainak 19an, astelehena, 19:00etan herriko plazan egingo den elkarretaratzean parte hartuko duela.
Erasorik ez, erantzunik gabe!