Berdintasun Sailak bi ekintza antolatu ditu apirilerako

2021/03/29
Arroparen kontsumo arduratsuari buruzko hitzaldi-tailerra egingo da 16an. Apirilaren 22an Yolanda Dominguez artista visual, argazkilari eta aktibistaren eskutik, irudikatzen ez gaituzten esteriotipoak jorratuko dira.

Udal Berdintasun sailak bi ekintza antolatu ditu apirilerako. Arroparen kontsumo arduratsua. Zer ezkutatzen da zure arroparen etiketen atzean? da 16an egingo den hitzaldi-tailerraren izenburua. Arkupen izango da, 17:00etatik 20:00etara (euskaraz eta gaztelaniaz).

The Slowear Project y de Educa-Eco plataformaren sortzaile den Àngels Biosca Peris-ek eta Gu haziak gara elkarteak gidatuko dute saioa. Ehungintzaren ekoizpen eta kontsumo sistema globala aztertuko da ikuspuntu lokal eta globalaz, sistema honek pertsonen aurka, eta zehazki emakumeen kontra eragiten dituen kalteak, eta bereziki ingurugiroaren kontrakoak ere ikusaraziz.

Ekoizpen eta kontsumo modu sostengarri konkretuak proposatuko dira, gizarteratze ildotik ere hauek dituzten aukerak azalduz, Gu haziak gara elkartearekin.

Izena emateko epea apirilaren 12ra arte dago zabalik berdintasuna@aretxabaleta.eus helbidean eta Arkupen. Koronavirusaren aurkako prebentzio neurrien ondorioz, gehienez ere 20 pertsonak parte hartu ahal izango dute.

Apirilaren 22rako, aldiz, Revelando estereotipos que no nos representan. Cambiar las imágenes para cambiar el mundo delako hitzaldi-topaketa antolatu dute. “Irudiek gure nortasunaren eta generoaren eraikuntzan duten garrantzia, egitekoa eta eragina aztertuko dugu. Baita honek guztiak gizarte desberdintzan duen eragina ere”, adierazi dute Berdintasun sailetik. Horretarako, irudien historian zehar ibilbidea egingo dute Yolanda Dominguez “aktibista”-ren laguntzaz. Berak irudien irakurketak nola egiten diren erakutsiko du, eta horrek auto-pertzeptzioan eta besteekin duten harremanetan nola eragiten duen azalduko du, honetan estereotipoek emakume eta gizonen arteko desparekotasunean bereziki nola eragiten duen zehaztuz.

Berak jorratutako lanak alternatiba eta adibide gisa jarriko ditu, diskurtso dominatzailea iraultzeko eta jende orok irudiak kotsumitu eta sortzeko baliabideak izan ditzan, askatasun positibo eta horren gizarte dimentsioaren kontzientzia hartuz.

Yolanda Dominguez, kontzientzia feministaren eta generoarekin harremandutako gizarte kritikaren inguruan gaiak lantzen dituen artista bisual, argazkilari eta aktibista da. Artearen kontsumoa tresna moduan erabiltzen du gizarte eraldaketarako.

Arkupeko Zaraia aretoan elkartuko dira eta 60 lagunentzako lekua egongo da. Izenak apirilaren 19ra arte eman daitezke, berdintasuna@aretxabaleta.eus-en edo Arkupen.