BELDUR BARIK programaren 2014ko edizioa

2014/09/16
BELDUR BARIK programaren 2014ko edizioa abian dugu urteroko ikus-entzunezko lehiaketarekin.

Programa hau urtero egiten da gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko asmoarekin. 2009an sortu zen berdintasunaren aldeko euskal udalen Berdinsarea sarearen barruan. Emakundek antolatzen du eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien zein EUDEL-en babesa eta beste erakunde batzuen laguntza jasotzen du: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saila, Euskal Herriko Unibertsitatea  (UPV/EHU) eta EITB.

Beldur Barik gazteei zuzendutako programa da indarkeria sexista prebenitzeko helburuarekin sortua, berau sostengatzen duen kultura matxista eraldatuta. Horretarako, besteak beste, Beldur Barik ikusentzunezko lehiaketa dugu. 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendua dago eta adierazpen artistikoak saritzen ditu.
  
Lan horiek erakutsi behar dute nola neska eta mutilek ezberdintasun egoerei aurre egiten dieten Beldur Barik jarrerarekin. Alegia, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin. Lanak aurkezteko epea irailaren 12an irekitzen da eta azaroaren 12an itxiko da.
  
Kanpaina orokor honek, dena den, beste ekintza batzuk ere biltzen ditu: esaterako, ikastetxeen lana, edota azaroaren 29an Urola-Garaiko Mankomunitatean (Ezkio-Itsao, Zumarraga, Legazpi, Urretxu) egingo den topaketa nagusia. Bertan, sariak emateaz gain, trebakuntza-tailerrak, eztabaidak eta jarduera ludikoak ere izango dira gazteentzat. 
  
Beldur Barik programak, era berean, tokian-tokiko prozesuak indartzen ditu. Izan ere, Beldur Barik mezua jende gaztearen testuinguru anitzetara moldatu nahi da. Eta, horretarako, tokian-tokiko berdintasun arloekin zuzeneko elkarlana finkatzen da, herrietan ere, Beldur Barik ekintzak eta lehiaketak antolatzeko, eta beraien komunikazio eta hedapenean laguntzeko. Laguntza teknikoa jasotzeko idatzi beldurbarik@beldurbarik.org emailera.

Informazio gehiago hemen.