Begirale izan nahi dutenei zuzendutako formazioa

2015/03/20
Aretxabaletako Udalak aisialdi zerbitzuetan lan egin nahi duten begiraleentzat ikastaroak antolatu ditu, egungo behar hezitzaileei erantzuteko laguntza gisa.

3 formakuntza dira, 3 erronkari aurre nola egin daitekeen laguntzeko: kulturartekotasuna, euskararen erabilera eta hezkidetza, alegia. 

Kulturartekotasuna

Egunak: martxoaren 30,31

Ordutegia: 9:00etatik/13:00etara

Lekua: Aekupe Kultur Etxea (aldaketarik balego esango genizueke)

Hartzaileak: Haur eta gazteekin lan egiten duten begirale eta hezitzaileak ((eskola kirola, UDA, udaleku irekiak, gaztelekua, hizkuntza errefortzuak, ludoteka, kale hezitzaileak....)

Izen-ematea: gazteria zerbitzuan edo euskara zerbitzuan. DOAN!!!! gazteria@aretxabaleta.eus, anelore@aretxabaleta.eus, 943711862

Azken eguna: martxoak 27