Barakaldon gertatutako erailketa matxista gaitzesteko elkarretaratzea egingo da gaur

2022/06/14

Aretxabaletako Udalak apirilaren 26an, Barakaldon, emakume baten erailketa matxista gaitzesten du eta haren senide eta hurbilenekoei babesa eta hurbiltasuna adierazi nahi die.

Indarkeria matxistak Euskal Herrian 2003tik 114 emakume eta 11 adingabe hil ditu. Aurten, indarkeria matxistak lau emakume erail ditu Euskal Herrian.

Ez da ekintza bakar bat. Horregatik guztiagatik, Udalak adierazten du gaur, ekainak 14, 19:30ean Herriko Plazan egingo den elkarretaratzean parte hartuko duela.

Erasorik ez, erantzunik gabe!