Azatzako bidegorriko zubia berritzeko lizitazioa martxan da
Azatzako bidegorrian dagoen zubia, 2022 urtetik egoera txarrean dago, erortzeko arriskuan. Horregatik, udalak aste honetan zubi berri bat egiteko lizitazioa atera du.
Orain arte, Europako arauak direla eta ezin izan da obra eta inbertsio hori aurrera eraman baina martxoak 17tik aurrera 2025eko aurrekontuak indarrean daudenez, lizitazio hori martxan jartzeko premia dago.
Lizitazio horren helburua, alde batetik, proiektua idaztea eta, bestetik, zubi berria eraikitzea da. Guzti horretarako, gehienez bost hilabeteko epea dago, eta aurrekontua 84.155,50 eurokoa da.
Lizitazioa orain argitaratuko da, eta lizitazioaren prozesua hilabete eta erdi ingurukoa izango da. Behin kontratua sinatuta, bost hilabeteko epea egongo da proiektua sortu eta zubi berria egiteko.
Obra honekin, onezkoaren ibilbidea, herritik urkulu urtegira doana, seguruagoa eta zuzenagoa izango da.