AtxabaltaMugik aurrez aurreko arretari berrekin dio

2020/10/06
. Zerbitzua martxan dago Ibarra kiroldegian, astelehen eta asteazkenetan . Herriko nerabeen artean jarduera fisikoa sustatzeko helburuarekin egitasmo berri bat jarriko da abian

AtxabaltaMugik berriz ere martxan du aurrez aurreko arreta, hainbat hilabetez koronabirusagatik zerbitzua telefonoz eskaini ondoren. Gizarte aktiboagoa sortzeaz gain, jarduera fisikoaren praktika areagotzea eta sendentarismoa murriztea du helburu ekimen horrek. 

Zerbitzuak Ibarra kiroldegian du orientazio bulegoa Maialen Alkortaren ardurapean (argazkian, Goienak utzitakoa). Astean bi hitzordu daude: astelehenetan 9:00etatik 13:00etara, eta asteazkenetan 14:30etik 18:30era. Gainera, harremanetan jartzeko beste bi bide daude: 662 623 830  edo atxabaltamugi@gmail.com.

Orientazio bulegoarekin batera, sustapen jarduerak ere antolatu dituzte:

  1. K.O.I.-Yoga ikastaroak urte guztian zehar:
  • Yoga: Saioak astearte eta ostegunetan, 15:15etik 16:30era Ibarra kiroldegian.
  • K.O.I (Koordinazioa, Oreka eta Indarra). Saioak astelehen eta asteazkenetan eskaintzen dira, 16:00etatik 16:45era bitartean. Kiroldegian.

Izenean aipatzen diren hiru funtzio basikoak lantzen dira bertan eta helburu nagusietariko bat erabiltzaileen egunerokotasunean erorikoak saihestea izango litzateke. Hau aurrera eramateko material ezberdina erabiltzen da eta planteatzen diren ariketak pertsonalizatuak dira, hau da, pertsona bakoitzak izan ditzakeen lesio edo beharretara egokitzen dira.

  • Bi ikastaro hauek tarifa bereziak dituzte eta baldintza batzuk bete behar dira bertan izena emateko: erabiltzaileek ez dute zertan kiroldegiko bazkide izan behar; tarifa kiroldegiko gainerako ikastaroetakoa baino merkeagoa da, eta AtxabataMugiko egitasmoaren partaide izatea ezinbestekoa da.
  1. Nerabeak eta jarduera fisikoa:

Egitasmo berri bat jarriko da martxan Aretxabaletako nerabeen artean jarduera fisikoa sustatzeko helburuarekin; zehazki, DBHko laugarren mailako ikasleei zuzenduta dago azarotik abendura bitartean abian egongo den programa. Lau aste iraungo du, eta aste bakoitzeko Gorputz Hezkuntzako saioan partaideek bi ikastaro artean aukeratu ahal izango dute. Behin ikastaroa aukeratuta, kiroldegiko begirale batek ikastaroaren oinarri teoriko-teknikoak azalduko dizkie, jarduera mota horrek eskaini ditzakeen onurak edota izan ditzakeen arriskuak azalduz.

  1. Elikadura tailerrak

Elikadura tailerretan parte hartzeko aukera egongo da urte amaierara bitartean. Elikadura osasuntsu baten inguruan prestatu eta informatzea da helburua.

  1. Erorikoak prebenitzeko tailerrak

Pertsona nagusiei zuzenduta dago tailer hau. Aurten antolatzeko asmoa dago.