Atera da “Biblioporrak” irakurketa gida 2024

2024/06/20

Antzuola, Aramaio, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Legazpi eta Oñatiko liburutegiekin elkarlanean egindako gida kalean da jadanik.

Aurten diseinua Helena Azkarragaurizarrek egin du.

0 urtetik aurrera, 5 urtetik aurrera, 8 urtetik aurrera eta gazteak ataletan seina liburu gomendatzen dira. Helduentzat hamasei liburu, hiru diska eta zazpi film gomendatzen dira.

Eskoletan banatu dugu eta Liburutegian hartu daiteke; hemen, Liburutegiko atalean ere aurkituko duzue.