Argiteria hobetuko da Larrin plazako bidegurutzean
2020/05/20
Larrin plazako bidegurutzean argiteria hobetzeko lanak hasi ditu Udalak. Argi gutxiko ibilbide honetan ikuspena eta segurtasuna areagotzea da helburua. Gainera, argi-puntu berri bat jarriko da, Lausitta kalerako bidean, parrokiaren parean dagoen zebrabidearen ondoan. Jarduera horrek 7.577 euroko kostua du.