Aretxabaletan egiten diren lan topografikoei buruzko udal ordenantza jendaurrean jarri da

2023/06/01
Alegazioak aurkezteko epea uztailaren 12ra arte dago zabalik

Maiatzaren 10ean hasierako onespena eman zitzaion Lan topografikoei buruzko udal ordenantzari. DOKUMENTUA IKUSI

Dokumentuak helburu hirukoitza du:

• Udal-topografia uneoro eguneratuta izatea eta herritar guztientzat eskuragarri izatea.
• Udal-topografiarekin bat etortzeko, lan topografiko berriak egiteko irizpideak ezartzea: kapa-sistemak, koordenatuak, zehaztapenak, definizioa, etab.
• Eguneratze kartografikoak egiteko gastua, obrak egiten dituen sustatzaileari jasanaraztea: obra publikoetan Udalari eta pribatuetan jabetzari.

Dokumentua jendaurrean egongo da uztailaren 12ra arte, alegazioak aurkeztu ahal izateko.