Aretxabaletako Udaleku irekietan izena emateko epea zabaldu da
Aretxabaletako Udalak martxan jarri du udaleku irekietarako izen ematea. Aurten, pasa den urtean bezala, COVID19 pandemiaren aholkuei jarraituta online bideratuko du udalekuetako inskripzio prozesua. Dena den, norbaitek bitarteko honen bidez izena emateko arazorik balu, dei dezala 943 711 862 telefonora eta eska dezala Gazteria zerbitzuarekin harremanetan jartzeko, izen-ematea bideratzen laguntzeko.
Hona hemen udaleku irekietako eskaintza:
Datak: Uztailaren 5etik 23ra
Nori zuzenduta: 2009-2017 urte bitartean jaiotako haurrei
Ordutegia: 9:00-13:00. 2017an jaiotakoentzat: 10:00etatik 13.00etara.
Prezioa: 85 euro. Hirugarren anai-arreba, doan.
Izen-ematea: apirilaren 28tik maiatzaren 10era arte.
Izen-ematea, formularioa eta ordainagiria aretxabaletakoudalekuak2021@gmail.com helbide elektronikora bidali ondoren egingo da.