Aretxabaletako Udalak eta UDA kirol elkarteak hitzarmena sinatu dute

2018/11/30
Ibarra kiroldegi ondoan egingo den zazpiko futbol zelai berriaren finantzazioa eta erabilera zehazten da aipatutako hitzarmenean. Unai Elkoro, Aretxabaletako alkateak eta Agurtzane Elkoro, UDA kirol elkarteko lehendakariak sinatu dute aipatutako hitzarmena.

 

Aretxabaletako Udalak azken bi urteotan diseinatu eta definitu duen proiektua da zazpiko futbol zelai berria eta gaur egun dagoeneko definituta dagoenez, lehenbailehen atera nahi du obraren lizitazioa.

451.260 eurotako aurrekontua du eta hitzarmenean jasotzen den bezala, Aretxabaletako udalak jarriko du 400.000 euro eta UDAk gainerako 51.260 euro. Hori dela eta, UDA elkarteak izango du zazpiko zelaia erabiltzeko lehentasuna, eta libre geratzen den orduetan beste talde edo herritarren eskura jarriko da.

Futbol zelai berriaren xehetasun bezala, 58x38 metrotako neurria izango du; eta zelaiak berak 52x32 izango ditu. Beraz, gaur egun dagoen berdegunearen zati bere horretan geratuko da, erabili gabe. Horrez gain, zazpiko zelai berriak belar artifiziala izango du eta argiztapen berezia.