Aretxabaletako pasealekua Ibarra Kiroldegiraino iritsiko da
Mugikortasun jasangarria helburu estrategikoa da Aretxabaletako Udalarentzat eta horrela izan da azken urteotan. Helburu horri eutsiz, oinezko zein txirrindularientzat pasealeku sare zabala egokitu da herrian zehar; gaur egun Aretxabaleta Arrasaterekin lotzen duena, eta Eskoriatzarantz oraindik ere atondu gabeko tarte batzuk dituena.
Honako proiektu honek tarte horietako bat egokitzea du helburu, zehazki erdigunea Ibarra Kiroldegiarekin lotuko duena. Tarte honek 62 metrotako luzera du. Lurrak dituen baldintzak ez dira errazak, izan ere erreka ertzean landare trinkoak daude eta goiko aldean drainatze lanak egiten ari dira. Nolabait ikusi diren azaroak konpontzeko, erreka aldean horma bat egitea aurreikusten da, eta indusketa lanak mendira ematen duen aldean.
Halaber, proiektuak aireko argindar sarearen lurperatze lanak amaitzea ere jasotzen du, eremu honetan Iberdrolak dituen erdi tentsioko aireko lineak, hain zuzen.