Aretxabaletako ikasleek herriaren egoera hobetzeko proposamenei erantzuna eman die alkateak
Eskolako Agenda 21 programak garapen iraunkorrarekin loturiko gaiak aztertzen ditu. Aretxabaletako ikasleek “ura eta ibaia” gaia landu zuten 2017-2018 ikasturtean herriaren egoera hobetzeko proposamenak alkateari aurkeztuz. Abenduaren 11ean proposamen horien jarraipena egiteko bilera ospatu zen Kurtzebarri LH-ko egoitzan, alkatea eta ikasle zein irakasle ordezkariak elkartuz. Proposamen bakoitzari erantzuna emateaz gain ikasleekin solasean aritu zen Aretxabaletako alkatea. Horrela, galderak egiteko aukera izan zuten Kurtzebarriko Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek.
Ikasturte honetan “baserri kultura” izango dute aztergai, baserri munduari buruz gehiago ikasi eta haien errealitatea ezagutzeko helburuarekin. Zein da baserriaren eta baserritarren egoera udalerrian? Zeintzuk hauek topatzen dituzten arazo, traba eta beharrak? Bermatuta al dago ezagutzen dugun baserriaren biziraupena? Nola eragiten du baserriak herriko paisaian? Besteak beste galdera horiei erantzunez, baserri munduaren egoera bertatik bertara ezagutu eta honen inguruan kontzientziatze bidean aurrera egiteko urratsak emango dituzte Aretxabaletako gazteek. Ikasturte honetan Kurtzebarri Ikastetxea eta Institutuarekin batera Aretxabaletako Lanbide Eskolako ikasleen partaidetza izango da. Maiatza bitarte buruturiko lanaren emaitzak Aretxabaletako Eskolako Agenda 21eko udalbatzar berezian aurkeztuko dituzte.