Aretxabaletako I. Jabetze Eskola

2024/09/13

Aretxabaletako lehenengo Jabetze Eskola jarri da martxan eta irailetik abendura bitartean hitzaldi, tailer… ezberdinez osatutako egitaraua antolatu da.

Helburutzat emakumeen ahalduntze indibiduala zein kolektiboa eta parte hartze sozio-politikoa sustatzea duten ekintza ezberdinak antolatu dira ikuspegi feministatik. Honekin, jendarte berdinzaleago eta justuago baterantz aurrera pausoak ematen jarraituko dugu, elkarren arteko sareak sortuz eta sustatuz.

Era berean, ardatz nagusia prestakuntza den arren, badago lekua beste mota batzuetako ekintzentzat, ekintza kulturalak esaterako.

Animatu antolatutako ekintzetan parte hartzera!

IKUSI EGITARAUA