Aretxabaletako haurrentzat eta nerabeentzat Aste Santuko egunetarako aisialdi eskaintza
Aste Santuetako oporraldia gozatzen hasteko xedez, Aretxabaletako haur eta nerabeei zuzendutako zerbitzuek etxetik atera eta ondo pasatzeko aukera paregabea antolatu dute herrian.
Eskaintza, LH1eko haurrengandik hasi eta DBH4ra arteko nerabeenganaino luzatzen da, adin tarte bakoitzari aukera zehatz bat emanez. Hona hemen:
LH1-LH2: Jolas-jolasien! Programa
Egunak: apirilak 15,16,17
Ordutegia: 10:00-13:00
Ludotekariek dinamizatutako aisialdi eskaintza da. Ekintza desberdinak egingo dituzte herriko txoko desberdinetan. Jolasak, naturarekin harremana, … . Haurrek jolasean ondo pasatzeko eta gauza berriak ikasteko aukera izango dute.
Haurraren matrikulazioa: 30€
Gehienezko haur kopurua: 30 haur
Izena ematea: martxoaren 25etik aurrera ludotekan
LH3-LH4: EUSKAL ARTISTAK
Ibarraundi, Txillida eta Oteizaren lanak ezagutuko dituzte.
Egunak: apirilaren 15, 16, 17
Ordutegia: 11:00-13:00
Lekua: Arkupe Kultur Etxea
Prezioa: 20€
Gehienezko haur kopurua: 15 haur
Izena ematea: Arkupe Kultur Etxean martxoaren 25etik aurrera
LH5-LH6: KIMIKA ETA ESPERIMENTU TAILERRA
Labazko lanparak, bikarbonatuzko sumendia, elur artifiziala, elefantearen pasta… izango dira egingo dituzten esperimentuetako batzuk.
Ordutegia: 11:00-13:00
Prezioa: 20€
Gehienezko kopurua: 15 haur
Lekua: Arkupe Kultur Etxea
Izena ematea: martxoaren 20tik aurrera
LH4,LH5,LH6: EGUZKIA, ORIENTAZIO ASTRONOMIKOA ETA IZARRAK
Ordutegia: 10:30-12:30
Prezioa: 20€
Plazas ofertadas: 20 haur
Lugar: Arkupe Kultur Etxea
Inscripción: apirilaren 1etik 13ra
DBH1-DBH4: Gaztekonkis! Aitxorrotx Gazteluaren konkista
Eskaintza desberdina izango da aurtengoa. Erdiaroarekin lotutako erronkak gainditzea izango da nagusi. Horretaz gain, Eskoriatzan kokatuko da aurtengo gaztekonkisa.
Hiru sari nagusi daude:
-Salting Iruñerarako sarrerak
- Erreala neska partidu baterako sarrerak
- Merienda-afari bat
Apirilaren 15a: 11:00-17:30
Apirilaren 16a: 11:00-16:30
Prezioa: 10€
Gehienezko kopurua: 40 nerabe
Lekua: Atxagazte gaztelekua
Izena ematea: martxoaren 25etik apirilaren 8ra