Aretxabaletako Gazteen Ongizate emozionalaren inguruan egindako diagnostikoaren emaitzak eskuragarri daude

2025/03/14
Otsailak 12 eta 13an aurkeztu zuten bi udalek 2024eko ekaina eta abendua bitartean ondu zen gazteen ongizate emozionalaren gaineko diagnostikoa.

Aretxabaleta eta Eskoriatzako Udalek aurkeztu zuten Gazteen Ongizate emozionalaren inguruko diagnostikoak interesa piztu zuen guraso eta hezkuntza profesionalen artean. Garaiako profesionalek aurkezpen bana egin zuten herri bakoitzean eta arrera oso ona izan zuen bietan. Bertan jasotako ekarpenak txertatu ostean, bi hizkuntzetan kontsultatu daiteke diagnostikoa udal web-orrietan.

Martxoaren 20ean bi udalek dinamizatzen duten prebentzio mahaia batuko da hurrengo urratsak definitzen hasteko. Diagnostikoko ondorio esanguratsuenak aztertu eta plan berri bat landuko dute profesionalen laguntzaz baliatuz. Horrela, datorren ikasturterako plan berria martxan jartzea aurreikusten da.

DIAGNOSTIKOAREN EMAITZAK