Aretxabaletako bandera La Cartuja estadioan egongo da

2021/03/23

Aretxabaletako bandera Sevillako La Cartuja estadioan egongo da Realak eta Athleticek apirilaren 3an jokatuko duten Kopako finalean. Klub txuri-urdinek eramango du Andaluziako hiriburura Gipuzkoako beste herrietakoekin batera. Zaleen hutsunea nolabait betetzeko ekimena da.

Realaren autobusa herrian izan zen atzo, Unai Elkoro alkatearen eta Koldo Zubillaga Kirol zinegotziaren eskutik herriko bandera jasotzeko. Trukean, Realeko bandera eman zieten udal ordezkariei, udaletxeko balkoian jartzeko.