Aretxabaletak tanatorio zerbitzua izango du

2018/07/11
Bihar uztailaren 12an inauguratuko da tanatorioa Aretxabaletan. Araba Ibilbidean kokatuko da, Basabe Poligonoan. 180 m2 izango ditu eta bi gela desberdin.

Horrela gauzatzen da Aretxabaletako Udalak orain dela bi urte sinatu zuen hitzarmena, Aretxabaletako tanatorioa kudeatuko duen enpresarekin.

Tanatorioa jartzeko lehendabiziko pausuak orain dela zazpi urte inguru hasi ziren eta nahiz eta hasieran Nafarroa kalean jartzeko proiektua aurkeztu zen, ez zen gauzatu eta tokiz aldatzea proposatu zuen udalak, herritarren kexak kontuan hartuta.
Aukera desberdinak aztertuta, etxe gunetik atera eta industrialdean kokatzea erabaki zen. “Funtsezkoa herritarrei zerbitzua eskaintzea da, beste herri batera joateko beharrik izan gabe. Tokiari dagokionez, egokiena da, erdigunetik hurbil dago, bidegorriaren alboan, eta aparkatzeko tokiak ere eskaintzen ditu” aipatzen du Unai Elkoro alkateak.

Aipatu bezala, bihar irekiko ditu bere ateak, goizeko 12:00etan.