Aretxabaletak bat egingo du “Like! Zibereskubideei” kanpainarekin

2018/11/20
Egitarauak guraso zein gaztetxoei zuzendutako ekintzak jasotzen ditu. Sareko arrisku-egoeren inguruko hausnarketa egin eta erabilera ona sustatzea da helburua.

 

Datorren azaroaren 20an Haurren eta Nerabeen Nazioarteko eskubideen eguna da eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta “Like! Zibereskubideak” deituriko kanpaina jarriko da abian; Gipuzkoako haurren eta nerabeen zibereskubide eta betebeharrei buruzko sentsibilizazio kanpaina.

Aretxabaletak ere bat egin du kanpaina honekin eta testuinguru honetan, ekintza ugari izango dira herrian.

Egitasmoaren helburua

Gazteek teknologiaren erabilerari dagozkion portaera eta jarrera egokiak barneratzea da egitasmoaren helburua.  Sareko arrisku-egoeren inguruan prebentzioa sustatu nahi da, erabilera ona egiten laguntzeko.

Nolanahi ere, hainbat material eta dinamikaren bitartez, egun erabiltzen diren aplikazio eta tresna desberdinen inguruko hausnarketa bultzatuko da. Sareko eta IKTen erabilera txarra baztertu eta erabilera ona egiteko.

Ekintzen egitaraua

Egitaraua osatzeko, ezinbestekoa izan da herriko hainbat eragileekin harremana; besteak beste: gurasoen foroa, ikastetxeak, gazte lekua, eta kale heziketa zerbitzuak. Guztiak bat eginda, egitarauak guraso zein gaztetxoei zuzendutako ekintzak jasotzen ditu.

Horrela, gurasoei zuzendutako bi hitzaldi izango dira:

  • Azaroak 15, osteguna. “Haurrak eta bideojolasak. Teknoadikzioak”.  Ordua: 18:00. Tokia: udaletxeko pleno aretoan. Emalea: Cristina Isasi, PSIMEBI psikologia zentroaren ordezkaria. Hizkuntza: gazteleraz.
  • Azaroak 21, asteazkena. “Ziberbullying-a”. Ordua: 18:00. Tokia: udaletxeko pleno aretoan. Emalea: Pantallas Amigas. Hizkuntza: euskaraz.

Horrez gain, nerabeei zuzenduta:

  • Azaroak 16, 17, 18. “Zibereskubideak” gaia landuko dute. Ordua: 18:00. Tokia: Gaztelekuan. Norentzat: 12-16 urte bitarteko gaztetxoentzat.

Gainera, azaroaren 23an Like Zibereskubideak jaia ospatuko da, arratsaldez. Eta honako ekintzak aurreikusi dira:

  • Ipuin kontaketa. “Nire aita online dago”. Ordua: 17:00. Ipuin kontalaria: Lur Korta. Tokia: Argara ludoteka
  • Scratch ikastaroa. Ordua. 17:00-18:30. Adina: 9-12 urte. Izena ematea: azaroaren 22ra arte, Arkupen. Emalea: Kode Eskola. Oharra: bakoitzak bere ordenagailua ekarri beharko du.
  • Bideo-jokoen programazio ikastaroa.  Ordua: 17:00-18:30. Adina: 9-12 urte. Izena ematea: azaroaren 22ra arte, zabalik, Arkupen. Emalea: Kode Eskola.
  • Ordua: 18:00tik aurrera. DJ-a eta musika elektronikoa; txapa tailerra eta murala egingo da plazan.