Aretxabaletak bat egin du Autismoaren Kontzientziazioaren Munduko Egunarekin
Aretxabaletak bat egingo du apirilaren 2an ospatzen den Autismoaren Kontzientziazioaren Munduko Egunarekin. Tailerrek, artisautzak, karaokeak, paella dastaketak eta kontzertuek girotuko dute datorren larunbateko eguna, herritarrak sentsibilizatzeko eta Autismo Espektroaren Nahastea ikusarazteko.
Herri ekimenari esker, Aretxabaletako hainbat talde eta herritarren inplikazioa duen ekintzez jositako egitaraua antolatu da. Gainera, dendek eta tabernek produktuak emango dituzte saski bat zozkatzeko.
Antolatzaileek azpimarratu dutenez, Autismo Espektroaren Nahastea duten pertsonen “erabateko integrazioan aurrera egiteko beharrezkoa da nahasmendu horren ezagutza eta ulermen soziala sustatzea”. Horregatik, herritarren sentsibilizazioaren eta jarrera positiboen alde egin dute, datorren larunbatean abian jarriko diren bezalako ekimenak sustatuz.
2007an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak apirilaren 2a Autismoari buruzko Munduko Kontzientzia Eguna izendatu zuen, nahasmendu hori pairatzen duten haur eta helduen bizi-baldintzak hobetzen laguntzeko beharra nabarmentzeko.
Horrela, egitarauak egun osoko ekintzak eskainiko ditu, adin guztiei zuzenduta. Era berean, dei egiten diete merkatariei, ostalariei eta, oro har, herritarrei egun horretan establezimenduak, leihoak eta balkoiak kolore urdineko oihal batekin edo beste motibo batzuekin apaintzeko, hau autismoaren ikurra baita.
EGITAURAUA:
- 11:00etatik 14:00etara: Puzgarriak Arlutz tabernaren ondoko kantxan.
- 11:30ean: Karaokea Herriko plazan.
- 12:30ean: Aretxabaleta abesbatza. Mitarte kalean.
- 13:00etan: Jaiki Elkartearen erakustaldia, Mitarten.
- 14:30ean: Paella dastaketa Herriko plazan. 200 tiket aterako dira euro baten truke. Kilokan eta Belar Metan egongo dira salgai, eta larunbatean bertan Herriko plazan.
- 16:30ean: Aurpegiak margotzeko haurrentzako tailerra Dagda tabernaren ondoko plazatxoan.
- 17:30ean: The Song blues taldearen kontzertua Hirusta tabernaren ondoko plazan.
- 19:30ean: Demonio de niño taldearen kontzertua Herriko plazan.
- 20:30ean: Otarraren zozketa.
- 21:00etan: Fatxadak urdinez argiztatzea.
*Dozena bat artisauk euren postuak jarriko dituzte Mitarte eta Durana kaleetan goizean zehar.