Aretxabaleta Lanbide Eskolak eraikitako ibilgailua erakusgai

2018/06/04

Aretxabaleta Lanbide Eskolak "EUSKELEC" lehiaketan parte hartuko du hurrengo ekainaren 9-an. Euskal herrian goi mailako zikloak ematen dituzten zentroak biltzen dituen txapelketa teknologikoa da Euskelec.

Txapelketa honetan, ikastetxe parte hartzaile bakoitzak ibilgailu elektriko bat eraikiko du gero hauen ezaugarri, diseinu eta prestazioak lehiaketan neurtzeko. Aretxabaletako Institutuaren kasuan, txasiaren diseinua eta fabrikazioa ikastetxean egin dute ikasleek.

Lehiaketa mugikortasun jasangarria bultzatzeko ideiarekin abiatu zen eta orotara EAEko hamaika ikastetxek hartuko dute parte.

Horiek horrela egindako lana herritarrekin partekatzeko asmoz, Aretxabaleta Lanbide Eskolako ikasleek ekainaren 8an arratsaldeko 18:00tik aurrera Aretxabaletako Herriko plazan prozesuaren inguruko azalpenak eta eraikitako ibilgailu elektrikoa jarriko dituzte erakusgai.