Aretxabaleta eta Eskoriatzako emakumeoon topaketa
Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Aretxabaleta eta Eskoriatza udaleetako emakume langileek greba egin zuten, eta egun horretako dagozkion soldataren dirua herrira bueltatu nahi dute. “Alde batetik, herriarekin ospatu eta guztiok batera hausnarketa prozesu jarrai dezagun, eta bestetik, gure egunerokotasunean ikuspegi feminista inplementatu eta sustatzen jarraitu nahi dugulako, martxan jartzen ditugun proiektu guztietan”, adierazi dute emakume horiek.
Era honetan, hilaren 11 eta 12an Aretxabaleta eta Eskoriatzako Emakumeon topaketa antolatu dute. Lehenengo egunean, Eskoriatzako Zaldibar antzokian elkartuko dira, 19.00etan, Ez da kasualitatea bertso-saio musikatuaz gozatzeko. Urriaren 12an, aldiz, bi ekitaldi izango dira Aretxabaletan. Goizean, inguruko sendabelarrak ezagutzeko aukera egongo da Ekoudalatx-en eskutik. Horretarako, 9.00etan mendi irteera bat egingo dute eta ondoren, tailer bat. Bertan parte hartzeko berdintasuna@aretxabaleta.eus helbidean eman beharko da izena.
Arratsaldean, Nomofobikak taldeak Sarean kateatuak antzezlana aurkeztuko du Arkupeko oholtza gainean (19.00etan).
Ikusi hemen adierazpena.