Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala Andra Maria 12 eta Mitarte 12 eraikinetako partzeletan
2022ko urriaren 21eko alkatetza Dekretuaren bidez, Aretxabaletako 13-b Areari dagokion Hiri Antolaketako Arauen Berrikuspenaren 9. aldaketa zehatza hasieran onartu da. DOKUMENTUA IKUSI
Dokumentuaren helburua Andra Mari 12 eta Mitarte 12 eraikinetako partzeletan zuzenketa/aldaketa batzuk egitea da.
Andra Mari 12 eraikinaren partzelari dagokionez, indarrean dagoen plangintzaren plano bat zuzendu nahi da. Plano horretan, akats baten ondorioz, ez dago eraikin hori marraztuta.
Mitarte 12 eraikinaren partzelari dagokionez, indarrean dagoen plangintzaren arabera, atzeko fatxadak bere bi alderdietako eraikinetako fatxaden lerrokadurarekin jarraitu behar du, eta beheko solairuan libre gelditzen den espazioa aldameneko kirol-ekipamendu publikoa erregularizatzeko erabili behar da. Baina egungo eraikina ez dator bat horrekin; izan ere, beheko solairuan ezarritako lerrokadura horretatik ateratzen da, eta goiko solairuetan atzeratuta dago pixka bat.
Arau Subsidiarioen aldaketa honen bidez:
- Beheko solairuan, kirol-espazio publikoaren jarraitutasuna eteten duen eraikina eta itxitura kentzeko eskakizuna mantentzen da.
- Beheko solairuan, fatxada, aldameneko eraikinekin lerrokatuta egoteko eskakizuna mantentzen da, kirol-espazio publikoaren barruan gune arriskutsuak kentzeko.
- Goiko solairuetan, egungo fatxadaren lerrokadura finkatu ahal izango da, aldameneko eraikinetara lerrokatu beharrik gabe.
Dokumentua jendaurrean egongo da abenduaren 2ra arte, alegazioak aurkeztu ahal izateko.