Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek antolatutako udaleku itxien kanpaina martxan dago

2021/04/07
Pasa den urtean bertan behera geratu ziren arren, aurten hiru Foru Aldundiek berriro jarri dute abian Udalekuak 2021 programa, COVID-19ak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiak hartuta.

2008 eta  2014 urte bitartean jaiotako haurrei zuzenduta dagoen programa da. Barria, La Arboleda, Orio, Lapurreketa, Zarautz, Hondarribian…. dira udalekuak eskaintzen diren lekuak eta bertan egiten dute lo. Astebeteko txandak izaten dira, uztaila eta abuztuan zehar.

Prezioak:

  • Orokorra: 130€
  • Familia ugaria: 91€
  • Familia ugari berezia: 65€

Izena ematen duten haur guztien artean, plazak banatzeko zozketa bat egoten da.

Zozketarako izena emateko datak:

  • Noiz: Apirilaren 13tik 20ra.
  • Non:  Interneten (www.gipuzkoa.eus/udalekuak). Aretxabaletako udal Gazteria zerbitzuan: astelehenetik ostirala arte 9:00etatik 15:00etara (gazteria@aretxabaleta.eus; 943 711862)
  •  Erreklamazioak egin ahal izango dira. Horretarako, zozketarako onartutakoen izenak jarriko dira eskaera aurkeztu den tokietan eta interneten. Erreklamazio-egunak:  apirilaren 21a eta 22a.