Antzerkia izango da nagusi urtarrilean Arkupen

2020/12/30

. Khantoria konpainiak haurrei zuzendutako 'Sagutxo tuntuna' ikuskizunaren saio bikoitza eskainiko du urtarrilaren 5ean
. 'El Chef ', 'Trabajos de interior’ eta Hodei magoa dira 2021eko lehen hilabeterako beste proposamen batzuk

Antzerkia izango Arkupeko egitarauaren ardatza 2021eko lehen hilabetean. Publiko guztiari zuzendutako sei ikuskizunek urtarrileko egitarauari edukia ematen diote, musika eta pinturari ere tartea eginez.

Khantoria konpainiaren Sagutxo tuntuna lanak irekiko du urtarrilaren 5ean Udal Kultura sailak antolatutako programa. Bi eta sei urte bitartekoentzat gomendatua, Dimitri Shostakovich konpositore errusiarraren Historia de un pequeño y tontorrón ratón haurrentzako operan oinarritua dago. Saio bikoitza eskainiko dute, 12:00etan eta 17:00etan.

Urtarrilaren 10ean, aldiz, Gorka Minguez bizkaitarrak interpretatutako eta David Caiñak zuzendutako El Chef bakarrizketa hartuko du Zaraia aretoak. Penak, ilusioak eta zoriontasunaren bilaketa jorratzen dituen komedia dramatiko "probokatzaile" bihurtzen den sukaldaritzako masterclass bat da Arkupeko oholtza gainean aurkeztuko dena.

Urtarrilaren 15ean, Behi Bis konpainiako Patricia Franco aktoreak Trabajo de interior ikuskizuna eramango du taula gainera. Antzezlan hau gure burua behatzeko ariketa bikaina da. Introspekzio eta bikoizketa lana, aktore titiriteroak umore kritiko nabarmeneko erregistro batetik egiten duena, sarkasmotik burla errukigabera doana, bizitzaren eta pertsonen alde ilunak ateratzea gustuko duen begirada zeiharretik, eta munduari eta bere buruari barre egiten dakiena.

Bi egun geroago, 17an, Eidabe antzerki taldearen Mari eta gaileta fabrika ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango dute etxeko txikienek. Emakume langileen lanari egindako omenaldia da, belaunaldi berriei bidea erraztu dietena.

Urtarrilaren 24an, Ramon Agirre, Inazio Tolosa eta Nerea Gorriti igoko dira oholtzara Gu lehen! antzezlanarekin, eta 31n, Hodei Magoaren azken lau ikuskizunetako sketchik onenak ikusteko parada izango da, Harriaren abilezia izeneko saio bakarrean.

 

Olatz Salvadorren lan berria

Bestalde, musikari dagokionez, Perlata talde arrasatearrak kontzertua eskainiko du urtarrilaren 2an. Kasu honetan, Loramendi Euskara Elkartea arduratzen da antolaketaz.
21ean, ordea, Olatz Salvadorrek hartuko du lekukoa. Abeslari donostiarrak 2021aren hasieran estreinatuko du bere bakarkako bigarren lana, Aho Uhal izenburarekin.
Gainera, urtarrilaren 5etik 31era arte Rakel Perez de Arenaza arrasatearraren Nire akuarelak erakusketa izango da ikusgai.

Egitaraua:

  • Urtarrilaren 2an: Perlata taldearen kontzertua. Duguna esateko lana aurkeztuko dute. 19:00etan (bost euro).
  • Urtarrilaren 5ean: Sagutxo tuntuna haurrentzako antzezlana. 12:00etan eta 17:00etan (hiru euro).
  • Urtarrilaren 10ean: Erre Producciones-en El Chef. 19:00etan (lau euro).
  • Urtarrilaren 15ean. Behi Bis taldearen Trabajos de interior antzezlana. 19:00etan (lau euro).
  • Urtarrilaren 17an: Haurrei zuzendutako Mari eta gaileta fabrika ikuskizuna. 17:00etan (hiru euro).
  • Urtarrilaren 21ean: Olatz Salvadorren kontzertua. 19:00etan (lau euro).
  • Urtarrilaren 24an: Xentimorik Gabe antzerki taldearen Gu primer! lana. 19:00etan (lau euro).
  • Urtarrilaren 31ean. Hodei magoa. 17:00etan (hiru euro).
  • Urtarrilaren 5etik 31era: Rakel Perez de Arenazaren akuarela erakusketa.

 

*Ikuskizunetarako sarrerak Arkupen egongo dira salgai.