Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantzari alegazioak aurkezteko epea ireki da

2020/06/24

Bide publikoan animalien eta pertsonen ongizatea eta bizikidetza hobetzeko asmoz, Udalak animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantza eguneratuko du. Araudiari hasierako onarpena eman dio Udalbatzak, eta gaurtik aurrera, 30 egunez, jendaurrean jarriko da herritarrek egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Egindako aldaketen artean katuei edo usoei kalean jaten emateko debekua sartzen da, baita txakurren gorozkiak jasotzeko poltsak eramateko betebeharra ere.

Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantza.