Angeluko erailketa matxista gaitzesteko lapiko-jotzea

2020/05/08

Aretxabaletako Udalak maiatzaren 6an Angelun, Lapurdin, 83 urteko emakumearen erailketa matxista gaitzesten du. Emakume eta adinekoa izatea, indarkeria matxista sufritzeko goi mailako arrisku faktorean bihurtzen da eta gehienetan indarkeria hori, ikusezina eta iraunkorragoa da.

2003tik geroztik, indarkeria matxistak 106 emakume eta 11 adingabe hil ditu Euskal Herrian; aurten laugarrena eta konfinamendu-aldian bigarrena izanik.

Horregatik guztiagatik, Udalak, nahiz eta elkarretaratzerik ezin egin, balkoi eta leihoetatik deitu duten lapiko-jotzearekin bat egiten du gaur, maiatzaren 8an arratsaldeko 19:00etan.

Zure balkoitik!
Erasorik ez, erantzunik gabe!