Aisialdian lan egin nahi dutenentzat formazio saioak

2014/02/06
Aretxabaletako udaleko Euskara, Gazteria eta Gizarte Zerbitzuen Departamenduek hainbat ikastaro eskainiko dute urtean zehar.

Ikastaro horien helburua, udal zerbitzu horiekin elkarlanean aritzen diren gazteak formatzea da, ematen den zerbitzua ahalik eta eraginkorrena izan dadin. Ikastaro horiek bereziki, haur eta gazteekin lan egiten duten eta etorkizunean lan egin nahi duten pertsonei zuzenduta daude eta ondorengoa izango dute formazio gai:

- Kulturartekotasuna (Otsailaren 15 eta 22an 9etatik 13etara)
- Erreferentzialtasuna (Apirilaren 5 eta 12an 9etatik 13etara)
- Hezkidetza/berdintasuna(Azaroaren 8 eta 15ean 9etatik 13etara)

Formazio ikastaro horiek doan izango dira hartzaileentzat. Parte hartzaileen kopurua mugatua izango da eta izena aldez aurretik eman beharra dago.

Aretxabaletako Udalak antolatzen dituen haur eta gazteei zuzendutako ekimenetan  parte hartzeko eskatu egingo du formazioa jasoa izatea. 
Kulturartekotasun ikastaroan gehienez 20 pertsonek eman ahalko dute izena.
Izena emateko epea: otsailaren 3tik 14ra izango da. Gazteria edo euskara zerbitzuan, bertaratuta edo e-mailez nahiz telefonoz eman daiteke: gazteria@aretxabaleta.net / 943711862 telefonora deituta.