Administrari-laguntzaileen lan-poltsa: behin betiko zerrenda eta euskarako azterketarako data

2021/12/03

Administrari-laguntzaileen lan-poltsarako behin betiko zerrenda argitaratu da, eta Euskarako azterketa egiteko eguna eta ordua hauek dira:

Euskarako hizkuntza eskakizuna egiaztatu ez dutenek, idatzizko azterketa abenduaren 9an egingo dute, goizeko 9:00etan Leintz Udal Euskaltegian. Ahozko azterketa abenduaren 10ean izango da goizeko 9:00etan leku berean.