Adinekoentzako prebentzio eta estimulazio tailerra abian da
2020/10/05
Udaleko Gizarte Zerbitzuek nagusiei zuzendutako prebentzio eta estimulazio tailer berri bat jarri dute martxan. Talde txikiak antolatu dira bakoitzean hamar parte-hartzailerekin, Covid-19ren aurkako segurtasun arauak betetzeko.
Talde bakoitzak astelehenean, asteazkenean eta ostiralean egiten diren asteroko saioetako batean parte hartzen du. Ostiralerako oraindik bi plaza libre daude. Interesatuak Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jar daitezke.