Adin txikikoen Interneten arriskuei eta erabilera seguruari buruzko hitzaldia

2022/04/20
Haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako hitzaldia apirilaren 27an izango da, Rakel Gamitoren eskutik.

Interneten ohiturak, arriskuak eta erabilera segurua dira apirilaren 27an haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako hitzaldian jorratuko diren gaiak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu duen Treba Gurasoak programaren barruan antolatutako hirugarren eta azken hitzaldia da. Programa honek tresna arin eta eraginkor bat izan nahi du lurralde osoan, guraso izateko ezagutza garrantzitsuak transmititzeko, hainbat eragileren lankidetzarekin. Aretxabaletako Udalaren eta herriko ikastetxeen babesa jaso du egitasmo honek.

Beraz, apirilaren 27an Hezkuntza Zientzietan doktore, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasle eta IkHezi ikerketa-taldeko kide den Rakel Gamitok Haurrak, nerabeak eta Internet: Ohiturak, arriskuak eta erabilera segurua izenburuko hitzaldia eskainiko du Arkupen, 18:00etatik aurrera. Informazio gehiago lortu nahi izanez gero, bidali emaila helbidera.