Abantoko erailketa matxista gaitzetsi du Udalak
2020/03/13
Atzo Udalak ez zuen elkarretaratzerik deitu koronabirusaren krisiari aurre egiteko neurriekin bat ez datorrelako. Hala ere ezin dugu asteazkenean Abantoko hilketa matxista gaitzetsi gabe gelditu. Udala osatzen dugun talde biok gaur udaletxeko balkoian gaitzezpen ikurra jartzea erabaki dugu gure gaitzezpenaren adierazle.