24 postuk girotuko dute Neguko azoka larunbatean

2021/12/14
Herriko artisauak, ekoizleak, merkatariak eta elkarteak elkartuko dira Durana eta Mitarte kaleetan. Banakako karpak jarriko dira, eta 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango dira .

Durana eta Mitarte kaleak bertako artisautza, merkataritza eta produktuen topagune izango dira abenduaren 18an. Neguko azokaren zazpigarren edizioak iazko gidoi bera jarraituko du pandemiaren aurkako prebentzio neurriak betetzeko. Karpak banakakoak izango dira postuen arteko distantziak mantentzeko. Udalak, gainera, herritarrei dei egiten die neurriak ez lasaitzeko, bereziki maskararen erabileran eta baita jende pilaketak saihesteko ere.

Artisauek, merkatariek eta ekoizleek parte hartuko dute 11:00etatik 15:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara bere ateak irekiko dituen Gabonetako azokan. Eskaintza askotarikoa izango da: larrua, zilarra, pintura, ilerako osagarriak, arropa, gaztak, eztia, fruitu lehorrak, hestebeteak... UDA, eta Zaporeak eta Hiruatx GKEak ere izango dira azokan.

Parte-hartzaileak:

  1. 1.     Artisauak eta ekoizleak:
  • Iban Urreta.
  • Izaro Sanchez.
  • Lara Gonzalez.
  • Maria Zubillaga.
  • Mari Cruz Osorio.
  • Nerea Maskariano.
  • Lara Garcia.
  • Anne Olano.
  • Ariane Unamuno.
  • Itsaso Aldai.
  • Mari Gonzalez.
  • Gorka Lete.
  • Lur Pagoaga.
  • Amaia Otadui
  • Jose Lonbide.
  1. Merkatariak:
  • Belar Meta.
  • Almila Shop.
  • Kiloka.
  • Titare.
  • Hanka Beltz.
  • Haurrak.
  1. Elkarteak eta GKEak:
  • UDA.
  • Zaporeak.
  • Hiruatx