2024ko aratusteak iragartzeko kartel lehiaketa

2024/01/03
Aretxabaletako Aratusteak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Aretxabaletako Udaleko Kultura Sailak.

OINARRIAK:

1.-       Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.

2.-       Teknika librea izango da.

3.-       DIN A3 kartelaren neurria formatu digitalizatuan aurkeztu beharko da, gehienez 10 megatan

4.-       Derrigorrez testu hau izan behar du:

ARATUSTEAK

 ARETXABALETA 2024

5.-       Irabazleak 300 €ko saria jasoko du.

6.-       Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatuko da.

7.-       Aurkezpena:

a)         Lanak posta arruntez helbide honetara: Aretxabaletako Udala, Otalora kalea,1- 20550 Aretxabaleta

            Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: nortasun agiriaren kopia, eta telefono zenbakia, aurkeztuko dira.

b)        Posta elektronikoz helbide honetara: kultura@aretxabaleta.eus, asuntoan “Aretxabaletako Aratusteak 2024” adieraziz

Bertan baita artxibo bat erantsi behar da posta arruntez eskatzen diren datu berberekin. Nortasun agiriaren kopia eta telefono zenbakia

8.-       Kartelak urtarrilaren 21a baino lehen entregatu behar dira.

9.-       Epaimahaia,  kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat pertsonak osatuko dute.

10.-     Saria eskuratzeko ezinbestekoa izango da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Lehiaketa kudeatzen duen organoak egingo du egiaztapena, eta, horretarako, aipatutako datuak zuzenean bilduko ditu datu horiek igortzen dituzten erakundeetatik. Hori ezinezkoa bada edo irabazleak egiaztapenari uko egiten badio, berak aurkeztu beharko ditu dagozkion ziurtagiriak. Era berean, lortutako sariaren ordainketa-kontuaren titulartasuna egiaztatu beharko du.

11.-     Epaimahaiaren erabakia, Urtarrilaren 26an  jakinaraziko da.