2024ko Andramaixetako kartel iragarlea aukeratzeko lehiaketa

2024/05/06

Aretxabaletako Andramaixetako jaiak iragartzeko erabiliko den kartela aukeratzeko, KARTEL LEHIAKETA antolatu du Kultura Sailak

OINARRIAK:

  1. Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.
  2. Teknika librea izango da.
  3. Kartelaren neurria DIN A3 izango da eta formatu digitalean aurkeztu beharko da (gehienez 6 mega). Ezin izango da Adimen Artifizialik erabili.
  4. Kartelak derrigorrez testu hau izan behar du:

ANDRAMAIXAK 2024

ABUZTUAREN 13a,14a, 15a, 16a eta 17a

ARETXABALETA

  1. Irabazleak 300 €ko saria jasoko du.
  2. Egoki ikusten bada, erakusketa antolatuko da aurkeztutako kartel guztiekin.
  3. Aurkezpena:

    • Lanak posta arruntez helbide honetara bidaliz: Arkupe Kultur Etxea, Herriko plaza, z/g. - 20550 Aretxabaleta.

Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: NAN-aren kopia, helbidea eta telefono zenbakia, aurkeztuko dira.

    • Posta elektronikoz helbide honetara bidaliz: kultura@aretxabaleta.eus, asuntoan “Andramaixetako kartel lehiaketa 2024” adieraziz.

Bertan, posta arruntez eskatzen diren datu berberak dituen fitxategi bat erantsi behar da.

  1. Kartelak uztailaren 4a baino lehen bidali beharko dira.
  2. Epaimahaia, kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat lagunek osatuko dute.
  3. Saria eskuratzeko ezinbestekoa izango da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Lehiaketa kudeatzen duen organoak egingo du egiaztapena, eta, horretarako, aipatutako datuak zuzenean bilduko ditu datu horiek igortzen dituzten erakundeetatik. Hori ezinezkoa bada edo irabazleak egiaztapenari uko egiten badio, berak aurkeztu beharko ditu dagozkion ziurtagiriak. Era berean, lortutako sariaren ordainketa-kontuaren titulartasuna egiaztatu beharko du.
  4. Epaimahaiaren erabakia uztailaren 10an jakinaraziko da.