2024an egindako galdetegian jasotako eskaerei erantzuna emango die Udal Liburutegiak

2025/03/06
2024ko azaroan, herritarren iritzia jasotzeko galdetegia helarazi zuen udal liburutegiak. Hemen jaso ditugu, eskaerei erantzuteko 2025ean emango diren urratsak.
  1. Liburutegian ikasten ari direnentzako isiltasun gehiago behar dela ondorioztatu da. Liburutegira profil eta behar desberdinetako erabiltzaileak gerturatzen dira, eta ezpazio honetan hainbat zerbitzu eskaintzen dira. Elkarbizitza horretan zarata ekiditea askotan ez da erraza. Horregatik, herrian ikasgela bat irekitzeko asmoa dago.
  2. Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuen zabalkundea egitea ere eskatu da. Honi erantzuna emateko, Online katalogoa eta e-Liburutegia erabiltzeko ordenagailuak jarriko dira herritarren eskura. Gainera, erabilera erraztuko duten tutorialak ere sortuko dira. 
  3. Irakurzaletasuna bultzatzeko jarduera gehiago eta hauen zabalkundea egin beharko zela ere ondorioztatu da. Horregatik, irakurzaletasuna sustatzeko programa aztertuko da eta hauek komunikatzeko modurik egokiena zein den baloratuko da. 
  4. Wi-fi sarea hobetzea ere eskatu da. Wi-fira konektatzeko arazoak daudela ikusita, wi-fi sarearen kudeatzailea aldatuko da. 
  5. Beharra ikusi da hizkuntza gehiagotan trebatzeko material egokia erabiltzaileen eskura jartzeko. Hau horrela, ingelesezko literatura zein hizkuntza bera ikasteko baliabideak berrituko dira. 
  6. Argazki artxiboa kontsultatzeko aukera ere ikusi da. Garai bateko bilketa eta digitalizazio lanari esker, 11.000 argazkik osatutako bilduma dago Udalean. Hala ere, liburutegiko ordenagailu batetik argazki bilduma kontsultatzeko aukera jarriko da.
  7. Tokiko bildumari buruzko informazio falta ere somatu da. Tokiko bilduma, Aretxabaletarekin zerikusia duen edozein motatako dokumentuekin osatutako bilduma da. Momentu honetan bilduma Liburutegiko gordailuan aurkitzen da eta berau kontsultatzeko Liburutegian eskaera bat egin behar da. Tokiko bilduma osatu, antolatu eta zabaltzeko proiektua idatziko da.
  8. Itzulketa buzoi baten behar nabaria ere ikusi da, Liburutegiak erabiltzaileengandik gertu egon nahi du, eta ahal den neurrian, tramiteak erraztu. Horregatik, dokumentuen itzulketarako postontzia jarriko da Arkupeko kanpo aldean.