2024 urterako ordenantza fiskalak aho batez onartu dira

2023/10/16
• % 2,6ko eguneratzea aplikatzea proposatu da, egungo KPIari lotuta • Fiskalitate justuago baten planteamendua aurrera doa, progresibitatea prezio publiko gehienetan ezarriz • Proposamenak, gainera, trantsizio ekologikoan sakonduz eguzki plakak jartzearren %95eko hobaria ezartzen du.

Aretxabaletako Udaleko Gobernu Taldeak ordenantza fiskalak % 2,6 eguneratzearen proposamena aurrera atera da osoko bilkurako onarpenarekin. Kopuru hori egungo KPI-aren araberakoa da, eta zerbitzu publikoak mantentzea eta prezioen igoera orokor nabarmenari aurre egitea ahalbidetuko du, betiere, fiskalitate justuagoan sakonduz.

Orain arte, hainbat tasetan progresibitate fiskala jasotzen zen, orain, beste zerbitzuetara zabaltzea proposatzen du udal gobernuak, horietako bat da Pausoka haur eskola.

Progresibitatea

Gaur egun (2023 urte hasieratik aurrera), hainbat zerbitzuetako tasetan diru sarreraren araberako hobariak jasota daude. Honekin, herritar guztiek udal zerbitzuetan parte hartzeko aukera berdinak edukitzea du helburu.

Hurrengo urtetik aurrera Pausoka haurtzaindegian taula bera aplikatzea jasotzen du proposamen honek. Progresibitatea, zerbitzu eta tasa ahalik eta gehienetan zabaltzea da udal gobernu honen helburua eta hurrengo urtetan garapen hori egitea aurre ikusten da.

Dena dela, gaur egun nahiz eta indarrean egon, familia gutxi dira orain arte hobaria eskatu dutenak eta horregatik kanpaina berezi bat abiatuko du udalak hobari horien berri zabaltzeko.

Kiroldegia

Kiroldegiko abonuei dagokionez, orain arte abonuak erroldatutako eta ez erroldatuen arteko ezberdintasuna egiten zen. Baina Euskadiko Auzitegi nagusiaren sententzia batek hori legezkoa ez dela ebatzi du. Horregatik, prezioak berdintzera derrigortuta dago Aretxabaletako Udala.

Egoera ikusita, diru sarrera kopurua mantentzeko, gobernuaren proposamena, prezioen orekatze bat egitea da. Honek, erroldatuen kuotetan igoera bat suposatuko du. Horrez gaiz, beste tasetan proposatzen den KPIaren igoera gehitu beharko litzaioke.

Hondakinak eta uraren kudeaketa

Hondakinei buruzko lege-esparruak (7/2022 Legea, apirilaren 8koa, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzkoa ekonomia zirkular baterako) udalei eskatzen die, hiri-hondakinak biltzeko sistema defizitarioa izan ez izatea.

Aretxabaletako kasuan, 2023ko aurrekontuetan 85.000€-ko defizita sortzen zuen zerbitzu honek. Horregatik eta orain dela 8 urte defizita gutxitzeko korporazio osoak hartutako konpromisoari jarraikiz, aurten hondakinen tasa %5 igotzea proposatu du.

Uraren kasuan hantzeko egoeran gaude eta eguneroko kudeaketaz gain sortzen diren inbertsio beharrak eta etorkizuneko erronkek (kontagailuen digitalizazioa, sarearen modernizazioa, ur-ihesak gutxitzea,…) zerbitzua Udalak ematen jarraitu ahal izateko %5-ko igoera proposatzen du tasa honetan ere.