2023rako tasek eta zergek %4ko igoera orokorra izango dute

2022/10/19
Igoera horren barruan kiroldegiko tasak, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga eta uraren faktura sartzen dira. Zaborraren tasagatik aretxabaletarrek %3 gehiago ordainduko dute. Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren Gaineko Zerga ez da igoko.

Astelehenean egindako ezohiko Osoko Bilkuran, Udal Gobernuaren eta EH Bilduren adostasunarekin, 2023rako udal zerga eta tasen %4ko igoera orokorra onartu zen. Ordenantza Fiskalak jendaurrean jarriko dira orain, behin betiko onartu aurretik alegazioak aurkeztu ahal izateko.exohiko

%4ko igoera aplikatuko da:

  • Trakzio Mekaniko Ibilgailuen Gaineko Zerga.
  • Obrak egiteko baimena.
  • Uraren tasa.
  • Kiroldegiko tasak.
  • Jabari publikoa erabiltzearen tasa.
  • Animaliak eduki eta babestea.

Beste igoera batzuk:

  • Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (OHZ): %3,8.
  • Zaborraren tasa: %3. Igoera honekin Udalak Debagoieneko Mankomunitateari zerbitzu honengatik ordaintzen dion kostuaren %100 estaltzen da.

Etxebizitza batek 144.14 euro ordainduko ditu urtean, egungo 140 euroen aldean.

Salbuespenak:

  • Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren Gaineko Zerga: Dagoenetan uzten da.
  • Eraikuntza, Instalazio eta Obren Gaineko Zerga. Dagoenetan uzten da.
  • Udalekuak, gaztelekua, ludoteka eta ikastaroak. Ez dute igoerarik izango.

Unai Elkoro alkateak adierazi duenez, igoera hau “ezinbestekotzat” jo dute, “Udalak datorren urtean izango dituen gastuei aurre egin ahal izateko”. “Iaz diru-sarreren %3,1 galdu zen, igoera abuztuko KPIaren arabera aplikatu zelako (%3,6), eta 2021. urtea %6,7rekin itxi zen. Aurten %9 ingurukoa da. Badakigu ezin dugula inflazioa igo urte hauetan egin den bezala, soldatak ez baitira proportzio berean igotzen ari. Hala ere, uste dugu %4ko igoera aurtengo joeraren ildotik doala; beraz, zifra zentzuzkoa iruditzen zaigu”, gaineratu du alkateak.

EH Bilduren ekarpenak:

  • Kiroldegiko tasetan: Gazteen eta ikasleen tasak (13-23 urte) %25eko jaitsiera izango du.
  • Tasa eta zerga gehienetan, hobarien taula diru-sarreren eta familia-unitatearen arabera egokitzen da. Hobariak %20tik % 90era bitartekoak dira.