“Hegotik Iparrerantz” ikuskizunerako sarrerak salgai

2019/02/22
Aitor Sarasuaren lanaren inguruan bertsoek, kantuek, dantzak eta antzerkiak bat egingo dute martxoaren 16an.

 

“Hegotik Iparrerantz” izenarekin antolatu den eta  Aitor Sarasua bertsolariaren ibilbidea oinarri izango duen ekitaldia, Aretxabaletako Udalaren, Loramendi Euskara Elkartearen eta Sendabide –Euskadiko Von Hippel Lindau VHL- elkartearen arteko elkarlanaren emaitza izan da. Ikuskizuna Ibarra kiroldegian izango da, martxoaren 16an, 18:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude, Arkupe kultur etxean, 5 eurotan.

Besteak beste, Anje Duhalde, Mixel Ducau, Caroline Phillips, Maitena Beheran eta Xebastian Sedez musikariak; Miren Artetxe, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariak eta Ildoka antzerki taldea arituko dira agertokian.

Ikuskizunaren sarrerekin jasotako dirua Von Hippel Lindau sindromearen inguruan ikerketa bultzatzeko bideratuko da.