“Bizikletaz Adinik ez!” ekimena Aretxabaletara helduko da maiatzaren 4an

2022/05/02
Basotxo elkarteko kideek Aretxabaleta Lanbide Eskolako ikasleek gidatutako triziklo ibilaldiaz gozatzeko aukera izango dute etzi.

Bizikletaz Adiniz ez! ekimena Aretxabaletan izango da maiatzaren 4an. Ekimen hau pertsonen bizi kalitatea hobetzera zuzenduta dago, bereziki adinekoak edo dibertsitate funtzionala dutenak, beren kabuz pedalei eragin ezin dietenak. Beraz, parte-hartzaileek gidari batek zuzendutako triziklo ibilaldiaz gozatu ahal izango dute.

Bizikletaz Adinik ez! elkartea orain dela urte batzuk jarri zuten abian Donostian, eta 2012an Danimarkan jaio zen Cycling Without Age nazioarteko mugimenduan inspiratuta dago. Ekimenak Real Sociedad Fundazioaren babesa du, eta Aretxabaletaren kasuan, Arrasatearekin batera egingo du auzkepena, Aretxabaleta Lanbide Eskolaren (ALE), Goyeneche Fundazioaren Garagune zentroaren, eta Arrasateko Nagusien Kontseiluaren inplikazioari esker. Bi herrietako udalek ere babestu dute jarduera hori.

Horrela, ALEko ikasleek triziklo horiek gidatuko dituzte, eta bakoitzean adineko bi pertsona joango dira. Belaunaldien arteko ekimena ere bada maiatzaren 4an herrian egingo dena. Izan ere, Udala, Aretxabaleta Lagunkoiarekin elkarlanean sustatzen ari den adineko pertsonen bakardadeari aurre egiteko programaren barruan kokatzen da.

Egitaraua:

  • 10:15ean: Real Sociedad Fundazioak babesten duen programak Aretxabaletako Lanbide Eskolan egingo du geldialdia, bertako ikasleek trizikloak nola eginda dauden ikusteko.
  • 10:45ean: Basotxo elkartekoen txanda izango da.
  • 11:30ean: Arrasateko Garaguneko erabiltzaileek egingo dute ibilaldia Aretxabaletatik Arrasatera.
  • 13:00etan: Arrasateko Nagusien Kontseiluak hartuko du lekukoa Biteri plazan.
  • 17:30ean: Hitzaldia, Arrasateko Kulturaten.
  • 18:15ean: Arrasateko Iturbide egoitzako egoiliarrek izango dute trizikloak probatzeko aukera.