‘Nora’ filmak zine programazioari hasiera emango dio asteburu honetan Arkupen
Zinea asteburu honetan itzuliko da Arkupera, ostiraletik astelehenera bitartean emango den Nora filmarekin. Lara Izagirrek zuzendutako pelikula, Ane Pikaza aktore bilbotarra eta Hector Alterio aktore argentinarra protagonistak dituena, euskarazko bertsioan eskainiko da, gaztelaniazko azpitituluekin:
- Gaur (ostirala): 22:00etan.
- Azaroak 13 (larunbata) eta azaroak 14 (igandea): 19:30ean.
- Azaroak 15 (astelehena): 16:00etan.
Zine komertzialak helduentzako beste bi film eskainiko ditu azaroan:
Pedro Almodovar zuzendariaren Madres paralelas:
- Azaroak 19: 22:00etan.
- Azaroak 20 eta 21: 19:30ean.
- Azaroak 22: 16:00etan.
Maixabel:
- Azaroak 25: 19:30ean.
- Azaroak 26: 22:00etan.
- Azaroak 27: 19:30ean.
- Azaroak 29: 16:00etan.
Emanaldiek bost euroko prezioa izango dute, astelehenetan izan ezik, egun horretan (ikuslearen eguna) sarrera hiru eurokoa izango baita.
Haurrei dagokienez, asteburu honetan (azaroak 13 eta 14) Space Jam: Aro berria filma proiektatuko da. La familia Adams 2: La gran escapada azaroaren 20 eta 21ean eskainiko da; eta D 'Ortagnan eta hiru mosketxakurrak, azaroaren27an. Kasu honetan, proiekzioak 16:00etan izango dira eta sarrerak hiru euro balioko du.